ADIMEN-GAITASUN HANDIAK

Adimen-gaitasun handiko pertsona izateak, informazioa ikasteko eta prozesatzeko modu ezberdina gain, ingurunearekiko sentsibilitate handiagoa eskatzen du. Horrek zorte handia ekar dezake hainbeste informazio kudeatzeko estrategia egokiak garatu badira eta beharrezkoak diren trebetasun emozional eta sozialak baditugu. Horregatik, garrantzitsua da behar espezifiko horiek txikitatik identifikatzen jakitea, laguntzea eta behar diren laguntzak ematea, arazo bihurtu beharrean gaitasun handiak izatea aukera handia izan dadin.

Adimen- gaitasun handiak dituzu?

Lehena nor zaren jakitea da eta ez da beti erraza, adimen-gaitasun handiak dituzten pertsonek askotan ez dakigu gure potentziala nola garatu eremu akademikoan, eta autokontzeptu distortsionatua dugu. Ezberdin sentitzen gara, eta baliteke horri buruzko epaiketa bat egitea. JASON Fundazioan, trebetasun akademikoak, sozialak, emozionalak eta pertsonalak identifikatzeko lan egiten dugu, eta trebetasun horiek garatzen laguntzen dizugu. Aldi berean, zure beharrak asetzeko baliabideak eta estrategiak bilatzen ditugu.

Niño con pintura en las manos

Laguntza taldeak

JASON Fundazioan, adimen-gaitasun handiko pertsonentzako languntza emozionaleko taldeekin astero lan egiten dugu (L.H., D.B.H. eta helduak). Esperientzia honek zu ezagutzen lagunduko dizu eta autoestimua indartuko dizu. Mundua zuk bezala hautematen duten eta desberdin sentitzen diren pertsonak ezagutuko dituzu. Esperientziak partekatuko dituzu eta zure egunerokoan aplikatu ahal izango dituzun harremanak izateko beste modu batzuk ikasteko aukera izango duzu (Lagunak, ikaskideak, gurasoak, irakasleak…). Denbora gutxian ikusiko duzu zu bezalakoa izateak abantaila gehiago dituela eragozpenak baino. Zure gaitasun intelektualak garatzen ikasten baduzu eta trebetasun emozionalak garatzen badituzu, bizitzan proposatzen duzun horretan arrakasta izango duzu. Azken batean, zoriontsu izango zara!